Goizetik nabaritu da hauteslekuetan: ilara luzeak izan dira toki askotan, eta parte hartzea handia izango zenaren susmoa hedatu da. 14:00etako datuek baieztatu dute ustea: ordu horretarako %45,7koa zen parte hartze orokorra Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, duela hiru urte baino 5,2 puntu handiagoa, eta inoizko handiena, 1993. urteko marka ia lau puntutan gaindituta.
Euskal Herriko datuak are deigarriagoak dira: Nafarroan hautesleen %49,1ak bozkatu du 14:00etarako (+7,8 puntu), Gipuzkoan %48,3k (+9,7 puntu), Bizkaian %47,2k (+10,6 puntu) eta Araban %45,6k (+9,4 puntu).
Ikusi gehiago
Alde hori ez da oso ohikoa. 2023ko hauteskundeetan, esaterako, teknikoki antzeko parte hartzea izan zen bi eremuetan: %66,6 Espainian, %67,3 Hego Euskal Herrian.
1977tik 2023ra bitartean, hamasei aldiz egin dira Espainiako Gorteetarako bozak Hego Euskal Herrian, eta parte hartzea %70 izan da batez beste, legebiltzarretarako eta udaletarakoen gainetik. Gaur %75Â ingurukoa izatea espero da.
Ikusi gehiago