A1 mailako matrikulazioak %30 igo dira EAEko euskaltegietan

Jaurlaritzak uste du Euskara Bonua egitasmoko diru laguntzak lagungarriak izan direla matrikulazio kopurua handitzeko. 30.000 lagun baino gehiago matrikulatu dira.

Euskaltegi bateko arbela, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Euskaltegi bateko arbela, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
inaut matauko rada
2026ko azaroaren 18a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 30.433 pertsona zeuden matrikulatuta euskaltegietan euskara ikasteko. 2025eko urriarekin alderatuta, %7,9 handiagoa da aurtengo kopurua, Eusko Jaurlaritzak eman dituen datuen arabera. Hala ere, igoera nabarmenenak A1 mailan izan dira, urtebetean soilik %29,8 igo baitira matrikulazioak, iaz baino 1.580 ikasle gehiago; Jaurlaritzaren arabera, Euskara Bonua egitasmoko diru laguntzek zerikusi handia izan dute igoera horrekin.

A1 eta A2 mailetan %57 handitu dira matrikulazioak azken hiru urteetan: maila horietan euskara ikasten ari direnak 7.141 ziren lehen, eta 11.202 dira gaur egun. Beste datu bat ere nabarmendu du Jaurlaritzak, handitu egin baita euskaltegian matrikulatuta daudenen artean atzerritarrak direnen proportzioa. Aurreko ikasturtean ikasleen %27 ziren atzerritarrak, eta aurtengo ikasturtean, berriz, %30 dira.

Jaurlaritzak uste du azken urteetan doakotasunean sakontzeko onartu dituen politikek eragina izan dutela euskaltegietako matrikulazio datuetan. «Eusko Jaurlaritzak eragile laguntzailea izan behar du euskara ikasi nahi duten guztientzat», adierazi du Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehendakariordeak. Bestalde, Jaurlaritzak gogorarazi du HABEren bitartez euskara doan ikasteko jarritako aurrekontua %36 igo dela.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA