ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Abo Energyk atzera egin du, eta ez ditu haize errotak egingo Mendialdean

Enpresak lau udalerritako alkateei posta elektronikoz berretsi zien azkenean ez duela zentral eolikorik egingo Mendaur eta Irakurri mendien artean.

Oiz mendian, Bizkaian, Gamesak ekoitzitako haize errotak. MIGUEL TOÑA / EFE
Oiz mendian, Bizkaian, Gamesak ekoitzitako haize errotak. MIGUEL TOÑA / EFE
inaut matauko rada
2025eko urriaren 31
11:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Mendialdean, Mendaur eta Irakurri mendien artean, dozenaka haize errotaz osatutako zentral eoliko bat egiteko asmoa zuen Abo Energy enpresak, baina, herenegun Tttipi Ttapa hedabideak argitaratutako informazioaren arabera, enpresak albo batera utzi ditu bere asmoak. Ituren, Zubieta, Beintza-Labaien, Eratsun, Ezkurra eta Goizueta udalerrietako lurretan ziren errotak kokatzekoak, baina posta elektroniko bidez jakinarazi die udal horiei azkenean ez duela proiektuarekin aurrera egingo.

Proiektua guztiz garaturik gabe bazegoen ere, hamar errotatik gora ziren jartzekoak: Iturenen bost, Zubietan lau, eta gainontzekoetan beste batzuk. Udaren erdialdean jarri zen harremanetan enpresa Zubietako Udalarekin, proiektua aurkezteko, eta ordutik herritarrekin hainbat bilera egin ditu udalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.