Adingabeentzako zentro batean sartu dute jihadismoa egotzita Agurainen atxilotu zuten mutila

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, adingabeak lotura zuen «jihadismo erradikalarekin». Ertzaintzak haren etxea miatu zuen atzo.

Ertzain batzuk, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Ertzain batzuk, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
aitor biain
2026ko urtarrilaren 15a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 16 urteko adingabe bat atxilotu zuen astelehen gauean Agurainen (Araba), jihadismoaren aurka Espainiako Polizia Nazionalarekin egindako operazio batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gazteak lotura zuen «jihadismo erradikalarekin». Adingabeen zentro batean erregimen itxian sartzeko agindua eman zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Ikerketa zabalik dago oraindik, dena den. Ertzaintza eta Espainiako Polizia elkarrekin ari dira kasua ikertzen. Adierazi dutenez, azarotik zeramaten haren arrastoari segika, eta astelehenean atxiki zuten. Atxilotu zuten unean gaztea ikastetxe baten inguruan zegoen, eta arma zuriak eta pistola simulatu bat zeramatzan motxilan.

Atzo iluntzean, gaztearen etxea arakatu zuen Poliziak, Aguraingo Kale Nagusian; haren familiak urteak daramatza bertan bizitzen. Askotariko gailuak atxiki zituzten, aztertzeko: ordenagailuak, sakelakoak eta beste. Izan ere, Ertzaintzaren arabera, sare sozialen bidez hurbildu zen jihadismora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.