Pasatu da urte eta erdi inguru 23. Korrika amaitu zenetik, eta badator hurrengoa, 24.na: gaur aurkeztuko dute, Gasteizen, 12:00etan, eta BERRIAren webgunean zuzenean ikusi ahal izango da.
Agerraldi horretan jakinaraziko dituzte datak, non hasi eta non amaituko den, spot-a, irudia, leloa, mezua eta Korrikak zein eragileren lana omenduko duen.
Oraindik urte erdi inguru falta da hasteko, baina motorrak berotzen ari dira dagoeneko: azaroaren 19an estreinatuko dute Kaka antzezlana, Korrika-AEKren II. Sorkuntza Bekaren irabazlea; estreinaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean.