Aita Mari ontziak hurrengo misioa atzeratu du, erregaien kostuaren ondorioz

Aurrekontua lehen halako bi da, eta 30.000 euro biltzeko kanpaina bat egingo dute.

'Aita Mari' itsasontzia erreskatatze operazio batean, artxiboko irudi batean. BERRIA
'Aita Mari' itsasontzia erreskatatze operazio batean, artxiboko irudi batean. BERRIA
Uxue Perez
2026ko urriaren 15a
09:43
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aita Mari ontzi humanitarioak 2027ra atzeratuko du udazkenerako planifikatua zuen misioa, erregaien garestitzearen ondorioz. Mediterraneo erdialdera da joatekoa.

SMH Itsas Salbamendu Humanitarioak adierazi du misioaren hasierako aurrekontua lehen halako bi dela. Horri aurre egiteko, GKEak diru bilketa bat jarri du martxan, 30.000 euroko kostu gehigarria ordaindu ahal izateko.

Ormuzko itsasarteko tirabiren ondorioz erregaien kostuak gora besterik ez du egiten. Izan ere, Hego Euskal Herrian gasolinaren eta gasolioaren prezioek %25,6 egin dute gora urtebetean.

Sentsibilizazio kanpaina

Ez dira geldirik geratuko, ordea: azaroan, Menorcan, Mallorcan eta Valentzian (Herrialde Katalanak) sentsibilizazio kanpaina ibiltariak eta ateak irekitzeko egunak egingo dituzte.

Aita Mari ontzia 2017tik ari da nabigatzen, Mediterraneoa zeharkatzeko ahaleginean dabiltzan pertsonak erreskatatzeko. Misio ugari egin dituzte jada, eta datorrena hogeigarrena izango da.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA