Amurrion Ertzaintzaren aurka agertu diren pintaketak gaitzetsi ditu udal gobernuak

Herriko futbol zelaian agertu dira pintaketak. EAJk eta PSE-EEk salatu dute horrelako ekintzek «konfrontazioa» elikatzen dutela, baita «errespetu instituzionala eta soziala» urratzen ere.

Amurrioko futbol zelaian agertu dira Ertzaintzaren aurkako pintaketak. AMURRIOKO UDALA
Amurrioko futbol zelaian agertu dira Ertzaintzaren aurkako pintaketak. AMURRIOKO UDALA
edurne begiristain
2026ko apirilaren 6a
17:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Amurrioko Udaleko (Araba) gobernu taldeak —EAJk eta PSE-EEk osatzen dute— komunikatu bat kaleratu du, egun hauetan udalerriko kaleetan Ertzaintzaren aurka agertu diren pintaketak gaitzesteko. Amurrioko futbol zelaian agertu dira pintaketa horiek, eta bi alderdiek «irmo gaitzetsi» dituzte: «Gure auzokide guztien ongizatearen alde lan egiten duen erakunde publiko baten aurkako eraso onartezina da». Salatu dutenez, ez da lehen aldia herrian Poliziaren aurkako pintaketak egiten dituztela.

Udal gobernuak oharrean azpimarratu duenez, Amurrio «elkarrekiko errespetuan, aniztasunean eta balio demokratikoetan oinarritutako bizikidetza gunea da», eta ekintza «bandalikoek», ondarea hondatzeaz gain, «konfrontazioa erein eta errespetu instituzional eta sozialaren oinarrizko printzipioak ahultzen dituzte». Gisa horretako portaerak ezin direla normalizatu ohartarazi dute jeltzaleek eta sozialistek. 

Udalak elkarbizitzaren eta errespetuaren alde lan egiten jarraituko duela esan dute, eta azpimarratu «gorroto eta bizikidetza demokratikoaren aurkako» jokabideek ez dutela lekurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA