joxerra senar

Non dago dirua?

2025eko azaroaren 19a
13:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ekainean lurrikara politikoa lehertu zenetik galdera bat nagusitu da: Zer egiten zuen Servinabar bezalako enpresa txiki batek Accionaren eskutik helduta hainbat adjudikaziotan? Guardia Zibilak galdera horri erantzun nahi izan dio: giltza Cerdanek du. Dena den, zalantza ez dute argitu. Izan ere, manipulatutako obren truke dirua ematen zion Accionak Servinabarri eta honek aldi berean faboreekin itzultzen zion Cerdani. Baina buruzagi nafarrak arriskatuko al luke bere ibilbidea eta izen on guztia senideak enpresa batean kokatu, Madrilen etxe bat izan eta emazteak erosketak egiteko kreditu txartel bat nahieran erabiltzearen truke? 

Motibazioen artean ezin da inoiz ere zabarkeria baztertu, baina, ingelesez esan ohi den moduan, follow the money. Eta diruaren haritik tiraka, non dago dirua? Non du dirua Cerdanek? Orain artekoari erreparatuta, kontu pertsonala dela ematen du, baina atzean antzeman daiteke alderdi sozialistaren legez kanpoko finantzaketa baten peskizan dabilela Guardia Zibila. Oraingoz esku hutsik geratu da atal horretan, baina eutsiko al diote Espainiako zein Nafarroako gobernuek presio politikoari?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.