Ezker Anitzak PSE-EEri egindako proposamenak ez du arrakastarik izan. «Ezkerreko ardatz bat» eratzea proposatu zien sozialistei, baina Mikel Arana Ezker Anitza taldeko hautagaiak jakinarazi du uko egin diola aukera horri Patxi Lopez PSE-EEko hautagaiak. «Ez du erantzun, EAJrekin dagoeneko eginda baitauka gobernua osatzeko itun bat». Nolanahi ere, iragarritako bideari jarraituko diola adierazi du Aranak: «Konpromisoa hartu dugu eskuinarekin akordiorik ez egiteko, ez PPrekin, ez EAJrekin». Beste alderdi batzuekin ados jartzea ez du baztertu. «Ezkerrarekin unean uneko itunak lortzen saiatuko gara, gobernuaren politika aldatzeko, herritarren ongizatea lortze aldera, eta ez enpresen interesen arabera».
Hain zuzen ere, enpresak lan erreformaren altzoan izaten ari diren jarrera salatu zuen atzo Ezker Anitzako Arabako hautagai Isabel Saludek. Laudioko Guardian enpresak 70 langile kaleratzea proposatu du, salmentak jaisten ari direla argudiatuta. Saludek azaldu du irabaziak dauzkala Guardianek. «Krisiaz baliatzen ari da langileen lan baldintzak estutzeko, irabaziak lortzeko, familien sufrimendua aintzat hartu gabe». Enpresen era horretako jardunen kontra esku hartzeko eskatu die instituzioei.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Aranak uste du EAJk eta PSE-EEk ituna dutela
Ezker Anitzak jakinarazi du PSE-EEk muzin egin diola «ezkerreko ardatz bat» osatzeari, «jadanik eginda baitauka itun bat»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu