Protesta handiak espero dira gaurko Ipar Euskal Herrian eta Europako hainbat herrialdetan, besteak beste Frantzian. Hori horrela, Frantziako Poliziak kontrolak jarri ditu Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, Biriatuko ordainlekuan-eta, baita Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko Santiago zubian ere; auto ilara luzeak eragin dituzte.
Auto ilarak bost kilometro luze izan dira eguerdian, eta, AP-8 errepidean ez ezik, Irungo herrigunean bertan ere izan dute eragina, baita GI-636 eta N-121-A errepideetan ere: autoz josi dira denak.
Iragarri dutenez, kontrolak jartzen jarraituko dute 18:30 arte behintzat. Orain arte, ez da istripurik izan.