Azaroaren 17an deklaratuko du Xuhar Pazosek ertzainek foam pilotaz zauritu osteko auziarengatik

Xuhar herri plataformak elkarretaratzera deitu du azaroaren 17rako, 10:30ean, Tolosako epaitegiaren aurrean.

Xuhar Pazosi babesa agertzeko mobilizazio bat, Tolosan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Xuhar Pazosi babesa agertzeko mobilizazio bat, Tolosan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2025eko azaroaren 5a
11:28
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iazko otsailaren 13an, Tolosako inauterietan izandako istiluetan Xuhar Pazosek zauri larriak izan zituen begian, ertzainen foam jaurtigailu batek eraginda. Auzibide hura argitzeko dago oraindik. Azaroaren 17an deklaratuko du Pazosek, Tolosako auzitegian (Gipuzkoa).

2024ko azaroan, auzia artxibatu egin zuen epaileak, baina 2025eko irailean berriz ere kasua irekitzeko agindua eman zion Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Tolosako 1. Instrukzio Epaitegiari. Izan ere, auzia ikertu gabe itxi zutela salatu zuen Aiert Larrarte abokatuak. Auzi honetarako, lehen ez bezala, Pazosi deklarazioa hartuko dio epaileak. Horrez gain, inguruan zeudenen lekukotzak jasotzeko eta gertaerak nola izan ziren aztertzeko eskatuko dio defentsak epaileari. Ikusteko dago eskaera horiek onartuko dituen. 

Pazosi elkartasuna adierazteko mobilizazioa antolatu du Xuhar herri plataformak azaroaren 17an, 10:30ean, Tolosako auzitegiaren aurrean, han deklaratuko baitu gazte billabonatarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.