Azterketak Euskaraz-ek 'Baxoa euskaraz' afixaz josi ditu Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzak

Baionako eta Donapaleuko egoitzetan jarri dituzte afixak. Joan den astean, Akademiak ukatu zuen azterketak euskaraz egin ahal izatea.

Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritza, 'Baxoa euskaraz' dioten afixaz josita. EKHI ERREMUNDEGI BELOKI
Pirinio atlantikoetako akademia ikuskaritza, 'Baxoa euskaraz' dioten afixaz josita. EKHI ERREMUNDEGI BELOKI
Gotzon Hermosilla - Nerea Intxausti Castiñeira
2026ko apirilaren 20a
09:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzaren egoitzek 'Baxoa euskaraz' zioten afixaz josita hasi dute eguna. Azterketak Euskaraz taldeak gauean jarri ditu afixak, ikuskaritzak Donapaleun eta Baionan dituen egoitzetan. 

Pirinio atlantikoetako akademia ikuskaritza, 'Baxoa euskaraz' dioten afixez josita.
Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzaren ataria, 'Baxoa euskaraz' dioten afixaz josita. EKHI ERREMUNDEGI BELOKI

Aspaldiko eskakizuna da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek baxoko azterketak euskaraz egin ahal izatea. Martxoan, euskarazko irakaskuntzan aritzen diren eragileek, hots, Seaska, Biga Bai, Ikas Bi eta Euskal Haziak elkarteek jendaurrean berretsi zuten eskaera, eta, zehazki, Matematikako azterketa eta baxoko ahozko handiaren zati bat aurtendik euskaraz egitea galdegin zuten.

Apirilaren 9an, Seaskako ordezkaritza batek bilkura egin zuen Jean-Marc Huart Akademia errektorearekin, Bordelen (Okzitania), eskaeraren berri emateko. Azaldu zutenez, bilkura «adeitsua» izan zen, baina errektoreak ez zien erantzun argirik eman, eta horren zain gelditu ziren. Apirilaren 11n, baina, Akademiak gutun baten bidez jakinarazi zien Matematikako azterketa frantsesez egin beharko dutela ikasleek ekainean: «2026ko azterketa aldiko probak eta 2027ko azterketa aldiko aitzinetatiko probak indarrean dagoen araudiaren arabera baizik ez daitezke iragan». Baxoko ahozko handiaren aipamenik ez zekarren Akademiaren erantzunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA