Behin-behinean espetxeratu dute Bilbon bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea

Ostiralean gertatu zen hilketa, eta egun hartan atxilo hartu zuten 55 urteko emakumea.

Ertzainen furgoneta batzuk, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Ertzainen furgoneta batzuj, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Julen Urrestarazu
2026ko otsailaren 2a
11:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

55 urteko emakume bat atxilotu zuen joan den astean Ertzaintzak, bikotekidea hiltzea leporatuta; epaileak behin-behinean espetxeratzea erabaki du. Emakumea Basurtuko ospitalean dago, eta bertan eman zizkion adierazpenak epaileari, atzo. Espetxeratzea behin-behinekoa, komunikatua eta bermerik gabekoa izango da.

Joan den ostiralean, 67 urteko gizon bat hil zuten Bilbon, eta haren bikotekidea atxilotu zuten horregatik. Emakumeak aitortu zien ertzainei berak hil zuela gizona.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.