Gizon bat hil dute Bilbon, eta emakume bat atxilotu dute horren harira

Gizonezkoak 67 urte zituen. Ertzaintzak bere bikotekidea hartu du atxilo, 55 urteko emakumezkoa.

Ertzaintzako ikerlariak, artxiboko irudi batean. EFE
Ertzaintzako ikerlariak, artxiboko irudi batean. EFE
14789412 kepa
Bilbo
2026ko urtarrilaren 30a
11:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintza Bilboko Uribarri auzoko etxebizitza batera joan da gaur goizean, hilketa bat izan delako abisua jaso ostean. Poliziek gizon baten gorpua aurkitu dute han, eta indarkeria zantzuak zituen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez.

55 urteko emakume bat ere bazegoen etxean. Ertzainei aitortu die bera izan dela bikotekidea hil duena, eta, beraz, atxilotu egin dute, hilketa delitu bat egitea egotzita. Ertzaintzak ikerketa abiatu du zehazki zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.