Berdintasunik ezak emakumeen osasunari kalte egiten diola ohartarazi du Emakundek

Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren bezperan egin du oharra. Genero rola arrisku faktore da depresioa eta antsietatea izateko.

Martxoak 8 eguneko manifestazio bat Bilbon. ARITZ LOIOLA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2023ko maiatzaren 27a
15:42
Entzun

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik ezak eragin «zuzena» eta «negatiboa» du andrazkoen osasunean. Horixe ohartarazi du Emakundek gaur, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren bezperan. Herritarren osasunerako eskubideaz hitz egitean, ezberdintasun biologikoaz landa, emakumeen eta gizonen beharrizan eta baldintza sozioekonomiko eta kulturalak ere aintzat hartu behar direla gogoratu du, eta emakumeen osasuna horien menpe dagoela ere bai.Emakunderen ustez, hainbat faktorek dute eragina osasunean, hala nola zaintza lan desorekatuak, guraso bakarreko familia gehienak emakumeek osatzeak, andreen artean langabezia tasa handiagoa izateak eta emakumeen aurkako indarkeria matxistak.

Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak aipatu du OME Osasunaren Mundu Erakundeak generoa identifikatzen duela pertsonen osasun mentalaren aldagai kritiko erabakigarri gisa. Hain justu ere, OMEren arabera, munduan 300 milioi pertsona inguruk dute depresioa, eta %50 ohikoagoa da andrazkoen artean gizonezkoen artean baino. Erakunde horrek dio depresioak eta antsietateak zuzenean lotuta dagoela genero rolekin, besteak beste. Sexu indarkeriaren biktima nagusiak emakumeak izanik, adibidez, trauma osteko estres nahasmendua izateko aukera bikoitza dute. OMEren ohartarazpena gogora ekarri du Elgarrestak: «Buruko gaixotasunen arrisku faktoreak dira genero indarkeria, desabantaila sozioekonomikoak, diru sarrera txikiak eta diru sarreren desberdintasuna, estatus eta maila sozial apala edo mendekoa, eta zaintzaren erantzukizuna, besteak beste».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.