Nafarroako D ereduko eskola publikoen aldeko festa, Sortzen jaia, bertan behera uztea erabaki dute; eguraldi txarra iragarrita zegoelako hartu dute erabakia.
Berez, bihar ziren Sortzen jaia egitekoak, Iruñeko Taconera parkean, Ele bat, milaka kolore lelopean. Egun osoko egitaraua zuten onduta; alta, eguraldi iragarpena ez dute lagun izan, eta horregatik jaia bertan behera uztea erabaki dute: «Eguraldi iragarpena okerrera doa, eta gero eta argiago iragartzen dituzte zaparradak festaren erdian; beraz, bertan behera, pena handiz, dirua galduta eta lan izugarria eginda». Eta beste datarik eman ez badute ere, zera esan dute: «Bueltatuko gara!».