EUSKAL PRESOAK

Bertze hiru euskal preso jarri dituzte hirugarren graduan

Gorka Martinez Ahedori, Gorka Lupiañez Mintegiri eta Aitor Esnaola Dorronsorori eman diete erregimen irekia. Martuteneko eta Basauriko espetxeetan daude.

Martuteneko kartzelako irudi bat, kanpotik, joan den astean. IDOIA ZABALETA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko maiatzaren 23a
18:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, bertze hiru euskal preso jarri dituzte hirugarren graduan: Gorka Martinez Ahedo, Gorka Lupiañez eta Aitor Esnaola Dorronsoro. Martinez Ahedo Basauriko espetxean dago (Bizkaia), eta joan den ortziraletik dago hirugarren graduan, Iñaki Bilbao Gaubekarekin batera. Bertze biak Martuteneko kartzelan daude (Donostia). Bi espetxeetako tratamendu batzordeek proposatuta eta Eusko Jaurlaritzak onartuta eman diete erregimen irekia guziei.

Martinez Ahedok 24 urte daramatza preso; Lupiañez Mintegik, hamalau —aurten beteko ditu zigorraren hiru laurdenak—; eta Esnaola Dorronsorok, 11.

Aldaketa horiekin, jada hogei euskal preso daude hirugarren graduan. Espainiako Estatuan dauden gainerako guziak bigarrenean daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.