Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, urriaren 26an Bilbon izandako istiluetan parte hartzea egotzita. Vito Quiles eskuin muturreko asaldatzaileak Bilbon ekitaldi bat egin behar zuela eta, manifestazio jendetsuak egin zituzten egun osoan, eta, iluntzean, istilu larriak gertatu ziren, batez ere Deustun: autoak erre zituzten, eta kalte handiak eragin zituzten. Zehazki, Francesc Macia kalean edukiontzi bati su ematea egozten diote orain atxilotutakoari.
Ertzaintzak epailearen esku utziko du atxilotutakoa, beharrezko izapideak egin ondoren.
Azaroaren 17an beste gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak urriaren 26ko istiluekin lotuta, Arrigorriagan (Bizkaia), 19 urtekoa hura ere. Albiste agentzien arabera, orotara hamazortzi dira istilu horien harira atxilotutakoak.