Bi ertzain hizkuntza eskubideak urratzen grabatzeagatik, kazetari bat salatu dute
DONOSTIA. Ertzain batek Lander Arbelaitz Argia-ko kazetaria salatu du, irainak leporatuta. Ertzain horrek herritar baten hizkuntza eskubideak urratu zituen 2018ko maiatzean, eta kazetariak une hori grabatu eta zabaldu zuen Internetez. Bada, poliziak kazetaria salatu du, eta herritarrari ere isun bat jarri diote, mozal legea baliatuta. Agerraldia egingo dute gaur Donostian, horren berri emateko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu