Onik agertu da Bilbon igandean desagertutako neska

Larunbatean Bernedon desagertutako 81 urteko gizonezkoa ere onik aurkitu dute.

Bilaketa lanak, gauez, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
Bilaketa lanak, gauez, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
14789412 kepa
2026ko ekainaren 9a
10:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Igandean Bilbon desagertutako 13 urteko neska baten bila aritu da Ertzaintza azken orduetan, eta bazkalostean jakinarazi dute bizirik agertu dela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, adingabearen sendiak igandean aurkeztu zuen salaketa, ekainaren 7an, eta, atzotik, desagertzearen berri ematen zuen kartela asko zabaldu da sareetan. 

Vost Euskadi taldeak jakinarazi du bizirik aurkitu dutela gaztetxoa, eta eskatu du sareetan hedatutako irudiak ezabatzeko.

Bestalde, joan den zapatuan Bernedoko (Araba) Okina mendian desagertutako 81 urteko gizonezkoa ere onik aurkitu dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Zehaztu dutenez, bilaketan parte hartzen ari zen gazte talde batek aurkitu zuen, atzo, 23:30 inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA