Bildarratzek esan du eskola gehienek gorde dituztela tokiak zaurgarrientzat

Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Legez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskolek toki kopuru jakin bat gorde beharko dute ikasle zaurgarrientzat; kopurua eskola bakoitzari dagokion eremuaren arabera erabakiko dute. Hezkuntza Legea onartu aurretik jarri dute martxan neurri hori aurten, eta Eusko Legebiltzarrean horri buruz galdetu zioten atzo Jokin Bildarratzi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari; esan zuen ikastetxeen %96,7k bete dutela neurri hori, edo gerturatu direla ezarritako kopuruetara. Ikasle zaurgarrien kopurua neurtzeko, zaurgarritasun indizea deiturikoa erabiltzen dute. «Aniztasunari ekarpena egin diogu», nabarmendu zuen sailburuak.

Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Isabel Gonzalezek egin zion ikasle zaurgarriei buruzko galdera Bildarratzi. Gonzalezek gogorarazi zion prozesu horren inguruko hirurehun kexa baino gehiago helarazi dizkiotela EAEko Arartekoari. Bildarratzek erantzun zion Haur Hezkuntzako ikastetxeen %80k betetzen dutela neurria, baina Gonzalezek esan zion Andoainen (Gipuzkoa), esaterako, ez dituztela irizpideak betetzen.

Horri erantzutean, gogor mintzatu zitzaion sailburua Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideari: «Euskadin eskola itunduak estigmatizatzen dituzue, baina Madrilen segregazioaren aurka borrokatzen zarete eskola itunduen finantzaketa handituz; hala dago idatzita zuen gobernu hitzarmenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.