Hamar urteren ondoren, euskal kulturaren eta euskal diasporaren elkargune bihurtu da uda honetan berriro Boise (AEBak, Idaho), bost urtean behin egin ohi den jaialdi handian. Pandemiaren ondorioz 2020an egin zen etena dela eta, are gogo eta ilusio handiagoz hartu du jendeak, eta, Euskal Herritik ez ezik, nazioarteko beste euskal diasporetatik ere lagun andana joan da hara.
Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egin da, eta ekitaldi askotarikoak izan dira. Sei egun horien argazki bat da BERRIAk ekoitzitako Jaialdiaren sustraietan dokumental labur hau, euskal komunitatearekin lotura dutenen testigantzak eta ospakizun horren bereizgarri diren momentu esanguratsuak bilduz osatuta.