CCOOk eta UGTk azaroaren 11rako deitu dute greba orokorrera

Sindikatuek Madrilgo Sol plazako kanpaldiko ordezkariekin adostu dute eguna. Etxebizitza krisia dela-eta egingo dute lanuztea, Espainiako Gorteetarako bozak baino bi aste eta erdi lehenago.

Pepe Alvarez eta Unai Sordo, Madrilen egindako agerraldi batean, ekainean. MARCOS VILLAOSLADA / EFE
Pepe Alvarez eta Unai Sordo, Madrilen egindako agerraldi batean, ekainean. MARCOS VILLAOSLADA / EFE
Paulo Ostolaza.
2026ko urriaren 7a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

CCOOk eta UGTk etxebizitza krisiari aurre egiteko iragarritako greba orokorrak badu eguna: azaroaren 11. El País egunkariaren arabera, bi sindikatuek Madrilgo Sol plazan protestan ari diren eragileetako ordezkariekin adostu dute eguna, eta Maizterren Sindikatuak jakinarazi du arratsaldean emango duela bere jarreraren berri.

Azaroaren 11 asteazkena da; ordurako bi aste eta erdi baino ez dira faltako Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako —azaroaren 29an egingo dituzte—, eta egun bat eskas kanpaina hasteko. Znebait sindikatuk hori kritikatu dute, baita CEOE eta Cepyme patronalek eta PP eta Vox alderdiek ere. Finean, lan arlotik kanpoko aldarrikapenak egitea egotzi diete CCOOri eta UGTri, eta enpresak eta langileak erabiltzea horretarako.

Euskal Herrian, LAB eta ELA greba orokorrera deitzearen alde agertu ziren atzo, baina «Euskal Herritik eta Euskal Herrirako». Aldarrikapenak eta eguna adosteko lanean ari dira, baina litekeena da, Euskal Herrian ere deialdia egiten bada, CCOOk eta UGTk adostutako egun berean ez izatea.

Espainiako bi sindikatu handiek hamalau urte zeramatzaten greba orokorrera deitu gabe, 2012ko azaroaren 14tik. Orduko hartan, 2008ko krisiak eragindako murrizketen aurka mobilizatu ziren.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA