Dufauk torturaz galdetuta, Frantziako Gobernuak adierazi du justizia independentea dela

Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabalen aurkako torturak izan zirela onartu duela-eta hartu du hitza Peio Dufauk, kasua zehaztu gabe. Halere, erantzun diote dosier indibidualak ez dituztela aztertzen.

Peio Dufau, legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituen egunean. PATXI BELTZAIZ
Peio Dufau, legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituen egunean. PATXI BELTZAIZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko ekainaren 10a
19:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu berri duen honetan Iratxe Sorzabalek torturak jasan zituela, Peio Dufauk horren harira hartu du hitza gaur Frantziako Asanblean, Justizia ministroari galdegiteko zer asmo duen Sorzabalen atxilotzeko euroaginduari begira, kasua zehazki aipatu gabe. Eta erantzun laburra jaso du: «Ez dagokio gobernuari, ezta Justizia ministroari ere, dosier indibidualen esparruan aginduen ematea: botereak zatituak dira eta aginte judiziala independentea da».

Bi galdera egin ditu Dufauk: lehena, Sorzabalen kasuari lotua; bigarrena, orokorragoa, torturaren joera sistemikoaz eta Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidean hartzekoak liratekeen neurriez, tortura kasuei dagokienez. Erantzun bakarra eman dio François-Noel Buffet ministroak.

2020ko abenduan, lehen aldiz, Parisko Dei Auzitegiak torturagatik bota zuen atzera Sorzabalen kontrako euroaginduetarik bat, lauren gain laugarrena; aitzineko hirurak onartu egin zituen Frantziako justiziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.