Ehunetik hamalau herritar bizi dira pobre edo bazterturik

Hego Euskal Herrian 391.000 pertsona arriskuan direla azaldu du Pobreziaren aurkako Europako Sareak

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Pobre edo bazterturik bizi direnengan krisiak zer eragin izan duen aztertu du EAPN Pobreziaren eta Bazterkeria Sozialaren kontrako Europako Sareak, eta emaitza argia da: nabarmen egin du gora egoera larrian bizi direnen kopuruak. 2009an, Hego Euskal Herrian, 325.500 pertsona bizi ziren pobre edo bazterturik —herritarren %11,95—; 2010ean, berriz, 391.000 pertsona bizi ziren arrisku larrian —herritarren %14,3—. Urtebetean, bi puntu eta erdi egin zuen gora pobrezian bizi direnen kopuruak. Ikerketak ez du aldaketa nabarmenik ikusi Nafarroan; pobre direnak ez dira %10era iristen herrialde horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.