Enpresa aholkularia

Nico Cuenca: «Ekonomikoki bidegurutze batean gaudela esango nuke, trantsizio energetikoan berandu goazela»

Niko Cuenca artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Niko Cuenca artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko apirilaren 17a
05:00
Entzun
Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Ekonomikoki bidegurutze batean gaudela esango nuke. Trantsizio energetikoan berandu goazela esango nuke. Alde batetik, prozesu hori azkartu behar dugu, Europako lehiakideen aurrean gure industria atzean ez gelditzeko, baina, bestetik, gure zerga bilketan hidrokarburoek garrantzi handia dute. Petronorrek, CLHk edo Eserguik diru nahikoa uzten dute gure foru ogasunetan, eta gakoa da sarrera horiek ordezkatzeko jarduerak topatzea. Bestalde, zergen erreformarena ere erronka handia da. Gobernu berriaren osaketarako paktuek baldintzatuko dute politika fiskal berria, eta ikusiko da politika progresistak edo liberalak gailentzen diren.

Zer itxaropen duzu emaitzaren harira?

Erronka ekonomikoei aurre egiteko indarra duen gobernua osatu ahal izatea, trantsizio energetikoan jarrera ausarta izango duena. Politika neoliberaletan ez jausteko itxaropena daukat, justizia soziala auzitan ez jartzeko. Egun hauetan entzuten ari garen mezuek kezka sortu didate ildo horretan, egia esan.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.