ELA sindikatuak salatu duenez, Kristau Eskolak eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoak kudeatzen dituzten eskola gehienetan hitzartutakoa baino eskola ordu bat gehiago ematen ari dira irakasleak ikasturte honetan. Langileen ordezkariek eta patronalek 2024an hitzartu zuten akordioaren arabera, irakasleek ikasturte honetan hasi behar zuten asteko jardunean eskola ordu bat gutxiago izaten, baina ez da murrizketa hori gertatu. Horiek horrela, sindikatuak auzitara jo du egoera salatzeko.Â
Protesta ugari egin zituzten orain dela bi ikasturte bi itunpeko sareetako langileek, eta, mobilizazioen ondoren, azkenean akordio bat lortu zuten. Sindikatuak zera salatu nahi du, ordea, patronalek ez dituztela betetzen akordioan jasotako hainbat puntu, hala nola murriztu ez duten eskola orduari buruzkoa. ELAk gaur jakinarazi duenez, ikastetxeen %10ek bakarrik erabaki dute hitzartutako murrizketa gauzatzea.Â
ELAko kideek azaldu dutenez, irailean egin zuten eskaria bideratzeko ahalegina, adiskidetze prozesu baten bidez, baina patronalek ez zieten erantzun egokirik eman, eta horregatik erabaki dute auzitara jotzea. «Bide judiziala beste aukerarik» ez zaiola geratu adierazi du.
Gai honen harira mobilizazioak egin izan dituzte aurretik, eta aurrerantzean ere egingo dituztela esan dute sindikatuko ordezkariek.Â
 
     
    