«Euskadik jantzi juridiko-politiko berria behar du». Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko Buru Batzarreko presidentearen ustez, «adostasunetik eta akordio bidez» Gernikako Estatutua berritu egin behar da, «txiki» geratu delako. «Euskal herritarrok gai izan behar gara akordio zabal batlortzeko esparru juridiko politikoa eguneratzeko». Ortuzarren ustez, beharrezkoa da «Euskadi eta [Espainiako] Estatuaren artean erlazio adiskidetsua» izatea. Haren ustez, inork ez lioke beldurrik izan behar garai politiko berriari; alderantziz, ilusioa piztu beharko luke.
Horren haritik, Ortuzarrek uste du alderdi guztiak direla esparru politikoa berritzeko negoziazio politikoaren aldekoak, PP salbu. Espainiako Gobernuari«subiranisten mamua astintzea» eta «jendea beldurtu nahi izatea» egotzi dio. «Inondik ere, euskal gizarteak ez dio beldurrik abertzaletasunari eta EAJren subiranotasunari. Min handiagoa egiten dio Euskadiri krisitik ateratzeko PPk duen ideia gabeziak».
Patxi Lopez EAEko lehendakariak idatzi baten bidez erantzun dio EAJri, eta esan du hauteskundeen aurrerapena asteon iragarri arren, EAJ aspalditik dagoela kanpainan. «Inbestidura saioan, Ibarretxek bozketan galdu eta nik irabazi nuen egunean hasi zuen kanpaina EAJk».
Estatutua berritzeko proposamenaren atzean, berriz, «Ibarretxeren aienka zahar bera» antzematen du Lopezek: «Itxura dotoreagoa du honek, baina azkenean proposamen bera da». Haren ustez, «Bilduren proposamen latz» bera egiten du EAJk: «Azkenik, epekako independentzia nahi du». Hori ikusita, «autogobernuaren defendatzaile» bakar gisa aurkeztu du bere burua Lopezek: «Urkulluk ez du atsegin autogobernua, eta Raxoik moztu nahi du. Nik estatutua defenditzen jarraituko dut, Espainiaren barruan».
Elkarrizketa bidez estatutua berritzea nahi du EAJk
Ortuzarrek dio EAEko estatutua «txiki» geratu dela, eta Patxi Lopezek Bilduren helburu bera izatea egotzi dio EAJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu