Beste hilketa matxista bat izan da Euskal Herrian. Atzo iluntzean gizon batek bikotekide ohia arma zuriz erasotu duen Bilbon, eta Ertzaintzak jakinarazi berri duenez, Gurutzetako ospitalean hil da. 34 urte zituen. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen seigarren emakumea da.
Bizilagun batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, 20:00etan. Emakumearen etxera joan zenean, arma zuri batez zaurituta aurkitu zuten. Bikotekide ohia han zen eta atxilotu egin zuten, hilketa saiakera delitua egotzita. Gizonak 47 urte ditu. Komisaldegian dago atxilotua. Aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik.
Aurten beste bost hilketa matxista izan dira Euskal Herrian: Arguedasen, Basaurin, Irunen, Iruñean eta Sarrigurenen. Herenegun Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta milaka lagun atera ziren kalera: «Karrikak gureak egin ditugu: ozen oihukatu dugu indarkeria matxistari aurre eginen diogula».
(informazio gehiago, berehala)

