Eneko Goia EAJren Sabino Arana fundazioan hasiko da lanean

Antzeko fundazioekin aliantzak lortzea izango du xede. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia da fundazioko lehendakaria.

Eneko Goia, Donostiako Udalean, artxiboko irudi batean. JAVI COLMENERO / EFE
Eneko Goia, Donostiako Udalean, artxiboko irudi batean. JAVI COLMENERO / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2026ko apirilaren 27a
09:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostiako alkate kargua utzi eta urte erdira argitu da Eneko Goiaren etorkizuna: EAJren Sabino Arana fundazioarentzat egingo du lan. El Diario Vasco-k jakinarazi duenez, urte eta erdian egongo da postuan, eta bere helburua zera izango da: Sabino Arana fundazioaren tankerako foroekin harremanak estutzea.

Hiru legealditan eta hamar urtez alkate izan ondoren utzi zuen kargua Goiak, 2025eko urrian, eta Jon Insaustik ordeztu zuen. Orain, Sabino Arana fundazioa izango du lantoki, eta, bertan, antzeko fundazio ideologiko eta politikoen azterketa egingo du, eta egin daitezkeen aliantzak izango ditu aztergai.

Egun, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia da Sabino Arana fundazioko lehendakaria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA