Isabel Jaurena.

Eskubideak

2025eko azaroaren 18a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mugarri historikoa. Horrela definitu du Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunak asteon Gasteizen egiten ari diren epaiketa: Europan lehenbizikoz 21 antiabortista eseri dira akusatuen aulkian, eta, klinikak berak joan den astean erran zuenez, ez da soilik epaituko klinika baten aitzinean jazarpena egitea, baizik eta emaztekien abortatzeko eskubidea errespetatuko ote den. Izan ere, abortua legez aitortutako eskubidea den heinean, abortatzera doazen emakumeen kontrako jazarpena legez zigortzen da, baina ez dago bermatuta egiaz hala izanen denik. 

Berez, hedabideek eskubidea dute epaiketetara joan eta horietan gertatzen denaren berri emateko, eta sarrera mugatzen bazaie, behar bezala justifikatu behar dute epaitegiek; baina hori ere ez dute egin. Nolanahi ere, mugarri horri buruz bertatik bertara informatzeko aukera hedabide jakin batzuek bakarrik izanen dute, auzitegiak berak hala erabakita: komunikabide publikoek eta El Correo-k. Arrazoitu dute komunikabide pribatu horrek epaiketetan espezializatutako sail bat duela; antza denez, ez da nahikoa emaztekien kontrako bortizkeria oro salatzen duen komunikabide oso bat izatea. Administrazio publikoa hedabide pribatu jakin batzuei mesede egiten, bertze behin; batzuen eskubideak betetzen direla bermatuta dagoelako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.