Etxebizitzaren alorrean nahikoa ez egitea egotzi diete Jaurlaritzari eta udalei

Etxebizitza Ekintzak plataformak uste du euskal administrazio horiek «interes espekulatiboaren alde» egiten aritu direla. Etxeak desjabetzeko eta alokairu soziala indartzeko eskatu dute, besteak beste.

Etxebizitza Ekintzak plataformak Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan egindako protesta. ETXEBIZITZA EKINTZAK
Etxebizitza Ekintzak plataformak Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan egindako protesta. ETXEBIZITZA EKINTZAK
inaut matauko rada
2026ko azaroaren 6a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorraren atarian, puri-purian dago gaia, eta eragile sozial, politiko eta ekonomiko gehienak beren ikuspuntua zabaltzen ari dira. Etxebizitza Ekintzak plataformak elkarretaratzea egin du gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, salatzeko Jaurlaritzak eta udalek badituztela nahikoa eskumen «espekulazioaren aurka» egiteko.

Plataformaren iritziz, euskal administrazio horiek «neurri eraginkorrak» aplikatzeko indarra dute, baina «interes espekulatiboen alde» egiten aritu dira: «Horrek ekarri du gaur egun dugun egoera», azaldu dute. Hori dela eta, eskatu dute etxebizitza politikak aldatzeko. Besteak beste, putre funtsen, bankuen eta etxebizitza asko dituztenen etxeak desjabetzeko eskatu dute, eta horiek alokairu sozialerako baliatzeko. Bi urte baino gehiago hutsik daramaten etxeak ere alokairu sozialeko parke publikoan sar daitezela eskatu dute.

Horrez gain, beharrezkotzat jo dute etxebizitzaren merkatuan esku hartzea, bai salerosketan eta alokairuan. Uste dute inork ez lituzkeela bi etxe baino gehiago izan behar. Etxegabetzeak gelditzeko exijitu dute, baita udalek bitartekari lan handiagoa egitea ere, partikularren arteko alokairu kontratuak tartean direnean bereziki.

Plataformak, bestalde, herritarrei dei egin die etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan inplikatzeko, baita azaroaren 11ko greba orokorrean parte hartzeko ere.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA