Euskal gazteak kriminalizatzeko saiakera salatu du Ernaik

Kartel handi bat itsatsi du gazte antolakundeak Gasteizen, «arazoa faxismoa» dela adierazten duena. Salatu dute zenbait alderdik eta hedabidek operazio bat jarri dutela martxan azken asteotan, «antifaxismoa kriminalizatu eta faxistei aurpegia garbitzeko».

Ernaik protesta egin dut bart gauean Gasteizen. ERNAI
Ernaik protesta egin dut bart gauean Gasteizen. ERNAI
Olatz Silva Rodrigo.
2025eko urriaren 23a
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Arazoa faxismoa da. Utzi euskal gazteria kriminalizatzeari». Esaldi hori duen kartel handi bat itsatsi du Ernai gazte antolakundeak bart gauean Gasteizen, Falange Espainola talde ultraeskuindarraren ekitaldiaren harira izandako gertakariak salatzeko. Andre Maria Zuriaren plazan itsatsi dute kartela, «kriminalizazio saiakera» salatzeko.

Falangeak Euskal Herria aukeratu zuen Hispanitatearen Eguneko bere ekitaldi nagusia egiteko, eta antifaxisten erantzuna izan zuten. Ertzaintza antifaxistei oldartu zitzaien, eta hemeretzi lagun atxilotu zituen. Ernaik salatu du ordutik «hainbat alderdik eta hedabidek» martxan jarri dutela «antifaxismoa kriminalizatu eta faxistei aurpegia garbitzeko operazio bat».

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Ernai (@ernaigazte)

Izan ere, Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak esan zuen «euskal faxistek» eragin zutela oldarraldia. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak, berriz, aipatu zuen «irudiek argi eta garbi» erakusten dutela «atzean zerbait antolatua» dagoela, eta «Falangearen aurkako Gasteizko deialdiaren helburua Ertzaintzari eraso egitea» zela.

Hori ikusirik, argi utzi du gazte antolakundeak: «Arazoa faxismoa da, eta arazoaren parte dira faxistei aurre egiten dieten gazteak jipoitzera polizia bidali eta azken asteetan gazteak kriminalizatzen ari direnak ere». Operazio hori amaitzeko eta euskal gazteak kriminalizatzeari uzteko exijitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.