Hezkuntza

Eusko Jaurlaritzak arazoak eduki ditu ordezko irakasleen lanpostuak esleitzeko

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ziurtatu du webguneak funtzionatzen duela jada.

Irakasle bat esak ematen, Tolosako Lakorain ikastolan, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
2022ko irailaren 7a
18:33
Entzun

Euskal Herriko ikasleak pixkanaka ari dira ikasgeletara itzultzen, baina, ikasturtea hastear dela —bihar hasiko dira sare publikoko ikasleak itzultzen—, arazoak izaten ari da Eusko Jaurlaritza. Izan ere, ordezko irakasle eta hezitzaileei lanpostuak esleitzeko Ordezkagune webgunean arazo teknikoak eduki dituzte. Bete gabe zeuden 2.300 lanpostuetako «batzuei» eragin die arazoak, Hezkuntza Sailak azaldu duenez, baina 16:30 aldera konpondu dute, eta esan dute ordezkoek denbora nahikoa izango dutela bihar lanera nora joan behar duten jakiteko.

Gorabeherek harrabotsa eragin dute zenbait eragileren artean. EH Bilduk arazoez formalki galdetu dio Hezkuntza Sailari Eusko Legebiltzarrean. Steilas sindikatuaren esanetan, zenbait aldiz atzeratu dute lanpostuak esleitzeko eguna, eta atzo oraindik arazo teknikoak zeuden: «Ordezkapen horiek bete gabe daude oraindik, eta hori errespetu falta izugarria da langileekiko, aurreikusi baitzitekeen».

Antzera mintzatu da CCOO ere. «Onartezina» iruditzen zaio Hezkuntza Saila Ordezkagunerekin lanpostuen esleipenean egiten ari den kudeaketa, eta eskatu dute «berehala» arazoak konpontzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.