Zazpi ordura murriztu dute abuztuaren 12an kamioiak ibiltzeko debekua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 24 orduko debekua baliogabetu du. Nafarroan ere 17:00etatik 23:59ra arte izango dute ibiltzeko debekua kamioiek.

Kamioi bat autobidean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Kamioi bat autobidean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Julen Urrestarazu
2026ko uztailaren 25a
11:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzak debekatu egin zien kamioiei Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan ibiltzea abuztuaren 12an, eklipsea dela eta. Atzo, debekua 17:00etatik 23:59ra murriztea erabaki zuen Jaurlaritzak; eta gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak 24 orduko debekua baliogabetu du.

Abuztuaren 12an, Hego Euskal Herriko toki batzuetan eguzki eklipsea osorik ikusiko da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabaki zuten kamioiak errepideetan ibiltzea debekatzea. Azkenean, erabakia aldatu, eta zazpi ordukoa izango da debekua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan ere kamioiek debekatuta izango dute 17:00etatik 23:59ra ibiltzea.

Espainiako Garraio Elkarteen Federazio Nazionalak «historikotzat» jo du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia. Haren iritziz, debekua ezarriko balitz, zirkulazio askea ez legoke bermatua urteko «intentsitate logistiko handieneko» asteetan, eta horrek «sekulako kalte ekonomikoa» ekarriko luke. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA