Mende laurdena. 25 urte ziren Eusko Jaurlaritzako lehendakari batek Korrikaren lekukoa hartzen ez zuela. Aurten, baina, bai: Imanol Pradalesek (EAJ) Korrikaren lekukoa eskuan duela egin du lasterka Bilbon, gaur goizean.
45 urte bete berriak ditu Korrikak, eta egunotan egiten ari da 24. aldiz. Bada, orain arte, behin bakarrik eraman du Eusko Jaurlaritzako lehendakari batek lekukoa: Juan Jose Ibarretxek (EAJ), 2001ean, hamabigarren Korrikan.Â
Harrezkero, ez Ibarretxek berak -agintean zegoela beste lau Korrika ere egin zituzten, baina ez zuen parte hartu-, ez Patxi Lopezek (PSE-EE) —Korrika bat egin zen bera agintean zegoela—, ez Iñigo Urkulluk (EAJ) —sei Korrika izan ziren bere agintaldian—. Aurtengoa lehen Korrika da Imanol Pradales Eusko Jaularitzako lehendakaria denetik.
Txibite eta Etxegarai
Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria da 2017tik, eta hiru aldiz behintzat eraman du lekukoa kargu hori duenetik: 2019ko, 2022ko eta 2024ko Korriketan. Aldiz, Nafarroako Gobernuan ez da halakorik gertatu: Maria Txibite da lehendakaria 2019tik, eta ez du sekula Korrikan parte hartu.