JAURLARITZAKO AURREKONTUAK

Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduk eta PPk aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak

EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute, eta Elkarrekin Podemoseko 11 legebiltzarkideetatik bederatzi abstenitu egin dira.

Pedro Azpiazu (EAJ), gaur. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Igor Susaeta.
2019ko abenduaren 16a
17:34
Entzun

Eusko Legebiltzarrean hilaren 27rako programatuta dagoen osoko bilkuran dira onartzekoak Jaurlaritzaren 2020rako aurrekontuak, EAJk, PSE-EEk eta EP Elkarrekin Podemosek adostutakoak. EH Bilduk eta PPk osoko zuzenketa jarri zieten, baina legebiltzarrak atzera bota ditu zuzenketa horiek. EAJk, PSE-EEk —Jaurlaritzako bi bazkideek— eta EP Elkarrekin Podemos koalizioko 11 parlamentarietatik bederatzi abstenitu egin dira. EPren barruan, Ezker Anitzako legebiltzarkideek bozkatu dute aurrekontuak itzultzearen alde. Hasieratik agertu dira EAJren eta EPren arteko negoziazioen kontra.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak onartuak izateko pronto dauden aurrekontuak defendatu ditu, iruditzen baitzaio «oso inportanteak» direla bai herritarren bizi baldintzak «hobetzeko», baita egonkotasun «politikoa eta instituzionala» bermatzeko ere. Akordioa lortzeko erakutsitako «borondatea» eskertu dio EPri.

Ostegunean eztabaidatuko eta bozkatuko dituzte aurrekontu proiektuari jarritako zuzenketa partzialak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.