Francesca Albaneseri emango diote Rene Cassin saria

Epaimahaiak adierazi du NBEren Palestinarako kontalari berezia «oinarrizko eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren defentsan tinko» aritu dela. Eusko Jaurlaritzak emango dio saria, abenduaren 10ean.

Francesca Albanese, erdian, Palestinaren aldeko manifestazio batean. FABIO FRUSTACI / EFE
Francesca Albanese, erdian, Palestinaren aldeko manifestazio batean. FABIO FRUSTACI / EFE
Julen Urrestarazu
2025eko abenduaren 1a
10:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Francesca Albanese NBEren Palestinarako kontalari bereziari emango diote aurtengo Giza Eskubideen Rene Cassin saria.

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 10ean emango dio saria Albaneseri, Bilbon, EITBren Multibox aretoan.

Epaimahaiak «egiarekin eta ahulenak babestearekin» duen konpromisoagatik saritu du Albanese, kontuan hartuta bai «giza eskubideen defendatzaile» gisa egindako lana, eta bai haren «ibilbide profesionala eta independentzia». Gainera, azpimarratu du sariduna «oinarrizko eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren defentsan tinko» aritu dela.

Albanese da NBEren Palestinarako kontalari berezia izan den lehen emakumea. 2022ko maiatzetik dago karguan, eta Israelek egindako krimenak eta nazioarteko zuzenbidearen urraketak dokumentatzen ditu. Israel Gazan egiten ari dena «genozidioa» dela salatu du hainbat aldiz. 

Urrian, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak, Paz con Dignidad-OMAL elkarteak eta Euskal Herriko BDS plataformak Albaneseren hautagaitza aurkeztu zuten aurtengo Rene Cassin sarirako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.