Gipuzkoako auzitegiak Lander Arbelaitz kazetariaren aurkako auzia itxi du
DONOSTIA. Bi ertzainek Lander Arbelaitz Argia-ko kazetariaren aurkako salaketa jarri zuten 2019an, herritar bati hizkuntza eskubideak nola urratzen zizkioten grabatzeagatik eta argitaratzeagatik. Deklaratu ostean, Donostiako epaitegiek auzia artxibatzea erabaki zuten, baina ertzainek helegitea jarri zuten. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak atzo jakinarazi zuen auzia itxiko dutela, deliturik ez dagoela iritzita.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu