GKSk Palestinari babesa emateko antolatutako elkarretaratze baten aurka egin du Ertzaintzak

Donostiako PSE-EEren egoitzaren aurrean bildu dira dozenaka gazte. Pertsona bat atxilotu, eta gaur goizean utzi dute aske.

Ertzaintza, atzo, GKSren bilkuraren aurrean. GEDAR
jon ordonez garmendia
2023ko azaroaren 4a
09:17
Entzun

Gazte Koordinakunde Sozialistak deituta, hainbat eta hainbat gazte PSE-EEren Donostiako egoitzaren aurrean bildu ziren atzo, Bilbo plazan, 18:00etan. Israel Gazan egiten ari den erasoaldia salatu zuten, baita «PSOEk genozidei babesa ematea» ere. Elkarretaratzean Palestinaren aldeko oihuak eta Israelen eta PSOEren aurkakoak izan ziren. Ertzaintzak PSEren egoitza babestu zuen, eta kontzentrazioa hasi eta ia ordu erdira gazteei jazarri zitzaien. Pertsona bat atxilotu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du manifestariak egoitzara hurbildu direnean oldartu zaizkiela ertzainak, eta atxilotuari desordena publikoa eta atentatua leporatu diotela. Gaur goizean auzitegian deklaratu, eta aske utzi dute. GKSk dio zenbait gazte zauritu dituztela. Gazte erakunde horrek poliziaren jazarpena salatu du, eta atxilotua aske uzteko eskatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.