Ilaski Serrano Urkidi: «Gustatuko litzaidake erakustea politika eta politikarien beharra aldarrikatzen jarraitzen dugula herri honetan»

Ilaski Serrano. JON URBE / FOKU
Ilaski Serrano. JON URBE / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko apirilaren 6a
05:00
Entzun
Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Gustatuko litzaidake erakustea gaitasuna dugula, kultura politiko nahikoa dugula, gero eta indartsuagoa den mundu mugimendu erreakzionario ezjakinari aurre egiteko. Politikaren eta politikarien beharra aldarrikatzen jarraitzen dugula herri honetan.

Ze itxaropen duzu emaitzaren harira?

Honen harira, ea gaitasuna dugun paktu zabalak egiteko, oinarrizkoa dena defendatzeko: gure kultura, gure hizkuntza, osasun publikoa, hezkuntza… Doako eta kalitatezko zerbitzu publikoak eta politika sozialak eta feministak behar ditugu. Uste dut aukera ona dagoela une honetan, berandu izan baino lehen, kontu hauek blindatuta uzteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.