HAUTESKUNDEAK

Hamazazpi alderdi aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara

Hamabi Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan aurkeztu dira, lau hautesbarruti bakarrean, eta bat bitan.

Recortes Cero hautagaitzaren ekitaldi bat 2015ean, Barakaldon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
jon olano
2020ko martxoaren 4a
11:30
Entzun

Gaur egun, bost talde politikok dute ordezkaritza Eusko Legebiltzarrean, baina askotarikoagoa da apirilaren 5eko hauteskundeetako lehian ariko direnen panorama. Astelehenean amaitu zen hautagaitzak aurkezteko epea, eta gaur argitaratu dira zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean. Guztira hamazazpi alderdi politiko aurkeztu dira; horietatik hamabi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurkeztu dira; lau, hautesbarruti bakarrean, eta bat bi herrialdetan.

Duela lau urte aurkeztutako kopuru bera da oraingoa. 2012an, hogei hautagaitza izan ziren. Martxoaren 20an hasiko dute kanpaina, eta apirilaren 3ra arte iraungo du. Hauexek dira hautagaitzak:

Araba (14): EAJ, PSE-EE, PACMA, Ongi Etorri, EH Bildu, Aulki Zuriak, Equo-Berdeak, Vox, Foruzaleak, Libres Por Euskadi (LxE), Bidezko Mundurantz, PP+C's, Elkarrekin Podemos, Recortes Cero-Solidaria-Berdeak.

Bizkaia (15): EAJ, PSE-EE, Libres Por Euskadi (LxE), Aulki Zuriak, PACMA, Foruzaleak, EH Bildu, Euskadiko Langileen Alderdi Komunista (ELAK), Equo-Berdeak, Vox, Bidezko Mundurantz, PP+C's, Alderdi Humanista, Elkarrekin Podemos, Recortes Cero-Solidaria-Berdeak.

Gipuzkoa (13): EH Bildu, EAJ, PSE-EE, PACMA, Libres Por Euskadi, Aulki Zuriak, Bidezko Mundurantz, Equo-Berdeak, Vox, PP+C's, Union Cristiano Democrata Española (UCDE), Elkarrekin Podemos, Recortes Cero-Solidaria-Berdeak.

Gaur egun, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PSE-EEk eta PPk dituzte ordezkariak legebiltzarrean. Bost taldeek lehendakarigai euskaldunak aurkeztu dituzte: Iñigo Urkullu, Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Carlos Iturgaiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.