Hego Euskal Herriko esparru juridiko-politikoa eguneratzeko beharra azpimarratu du EH Bilduk

Gernikako Estatutuaren 46. urteurrenean, Amaiurko gazteluan egin dute agerraldia Laura Aznalek eta Pello Otxandianok.

EH Bilduren ekitaldia, Amaiurren. EH BILDU.
EH Bilduren ekitaldia, Amaiurren. EH BILDU.
joxerra senar
2025eko urriaren 25a
13:36
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gernikako Estatutuaren 46. urteurrena Nafarroan gogoratu du EH Bilduk, non eta erreinua galdu zeneko azken gudaren agertoki sinbolikoan, Amaiurren. Bertan, Laura Aznalek eta Pello Otxandianok adierazi dute eguneratu egin behar direla hala Euskal Autonomia Erkidegoko estatutua nola Nafarroako Foru Hobekuntza. «Gure autogobernua eta foraltasuna berritu behar ditugu, haien erabilgarritasuna indartzeko», azpimarratu dute.

Amaiurren egindako agerraldi horretan, gogora ekarri dute azken hamarkadatan Espainiak «behin eta berriz» urratu duela autogobernua Hego Euskal Herrian. «Egoera hori lehenbailehen gainditu beharra daukagu».

«Apaltasunez baina irmo», subiranotasunean aurrera egiteko beharra nabarmendu dute Aznalek zein Otxandianok. «Gure esku dagoen botere politikoa berreskuratzeko garaia da», aipatu dute. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko bide egokiena dela uste dute: «Erabat sinetsita eta konbentzituta gaude ez dagoela etorkizun hoberik subiranotasunetik eraikitzen dena baino, euskal nazioaren eta hemen bizi eta lan egiten dugun pertsona guztien oparotasunaren zerbitzura egongo dena».

Euskal Herriak bere patua askatasunez erabakitzeko eskubidea daukala aldarrikatu, eta azaroaren 22an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia berretsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.