Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eskatu du legea «errotik» aldatzeko

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak hitza hartu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Euskal Enplegu Publikoaren Legearen erreformaren gaineko hitzaldietan.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka Eusko Legebiltzarrean hizketan. EUSKO LEGEBILTZARRA
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka Eusko Legebiltzarrean hizketan. EUSKO LEGEBILTZARRA
arantxa iraola
2025eko abenduaren 10a
17:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hizkuntza eskubideen urraketak jasotzen ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta urteotan «milaka» erregistratu dituztela gogoratu du gaur erakunde horretako zuzendari Agurne Gaubekak, Eusko Legebiltzarrean egin duen hitzaldian. Euskal Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko egindako proposamenen harira, hainbat aditu eta eragile ari dira hitza hartzen asteotan, eta, gaur, Gaubeka izan da hizlarietako bat. Gogoratu du herritarrek «ezintasunak eta oztopoak» izaten dituztela harremanak euskaraz izan nahi dituztenean administrazio publikoarekin, eta adierazi halakorik izan ez dadin beharrezkoa dela legea «errotik» aldatzea. 

«Ehunka aldiz erantzun digu Eusko Jaurlaritzak hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa eta irizpideak gogoraraziko zaizkiela langileei, baina, oraindik lanpostu askotan euskararen ezagutzarik ez dagoenez, irizpide horiek ezer gutxirako balio izaten dute», ohartarazi du. Horregatik argudiatu du «noranzkoa» aldatu behar zaiola egungo araudiari, eta euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak ezarri behar direla. Are, Gaubekak gogoratu du funtzio publikoak berebiziko garrantzia duela hor. «Euskara normalizatzea eta hizkuntza eskubideak bermatzea gizarte osoan gauzagarri izan dadin, administrazio publikoak eredu izan behar du».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.