XII. Jakin jardunaldia da aurtengoa, eta Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak du izenburu. Atzo hasi zen, eta gaur ere adierazkortasuna lantzeko irizpideez, egungo baliabide edo egiturez eta aurre egin beharreko gabeziez ariko dira Usurbilgo Artzabal egoitzan (Gipuzkoa). BERRIAk zuzenean emango du.
Ikusi gehiago
Ohi bezala, Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak lankidetzan antolatu dute jardunaldia. Hau da egitaraua:
2026-06-19
09:15 – 09:30 → Hasiera.
09:30 – 10:30 → Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
- Iratxe Retolaza Gutierrez (literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30 – 11:45 → Mahai ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
- Garazi Arrula Ruiz (idazlea, itzultzailea eta editorea).
- Gorka Bereziartua Mitxelena (idazlea eta kazetaria).
- Danele Sarriugarte Mochales (idazlea eta itzultzailea).
Atsedenaldia
12:15 – 13:30 → Mahai ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.
- Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
- Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
- Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30 – 14:30 → Itxiera ekitaldia.