Inkomunikazioa amaitzeko eskatu dio Ameriketako Juristen Elkarteak Espainiari

Alderdien Legea eta espetxe politika ere berrikusteko eskatu du Nazio Batuen Erakundearen aurrean

jon olano
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Ameriketako Juristen Elkarteak «inkomunikazioa eta ezkutuko atxiloketak» eteteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. «Salbuespen neurriak salbuespeneko egoeretan hartu behar dira soilik», azaldu du elkarteak.

Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Kontseiluak otsailean eginiko bileran, Euskal Herriko agertoki berriaren aurrean izeneko testua aurkeztu zuen elkarteak. Idatzian, Espainiako Alderdien Legean agertzen diren «esan zehaztugabeak» berrikusteko, eta presoek etxetik gertu dauden espetxeetan egoteko eskubidea bermatzeko ere eskatu dio Espainiari.

Elkarrizketa eta negoziazioa

Amerikar Juristen Elkarteak irtenbide baketsuaren alde egin du, «elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez, biolentziaren behin betiko amaiera bermatzeko». ETAk urtarrilaren 10ean iragarri zuen su-etena positiboki baloratu du elkarte horrek, baita «erakunde horrekin lotu ohi den gizartearen sektorearen erantzuna» ere.

Agertoki berriaren aurrean,«ekintzak» behar direla nabarmendu du elkarteak, eta gatazkaren amaiera «pertsona guztien giza eskubideen errespetuan» oinarritu behar dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.