Iruñean herri haur-eskola bat zabalduko dute hurrengo ikasturterako

Berriozarko Decathlonen alboan lortu dute lokal bat. Hilaren 2tik 10era bitartean egingo dute aurrematrikulazioa, aurrez aurre eta telematikoki

HE Gurasoak egindako agerraldia, maiatzean. IÑIGO URIZ/ FOKU.
jon olano
2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
«Iruñeko haur eskoletan eskaintzen den euskarazko plaza kopuru urriaren aurrean Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak irtenbiderik ematen ez dutenez», HE Gurasoak plataformak jakinarazi du 2020-2021eko ikasturterako guraso kooperatiba batek kudeatutako herri haur-eskola bat irekiko duela. Hala ere, plataformak alderdiekin biltzen jarraituko du, bai ikasturte honetarako diru laguntzak eskatzeko, bai datorren ikasturterako euskarazko plazen eskaintza «egokia» egin dezatela eskatzeko.

Berriozarko sarreran, Decathlon ondoko lokal batek —Oianondoa kalea, 8— hartuko du herri haur eskola datorren kurtsoan, «hurrengo ikasturtean sistema publikora itzultzeko zain». Gaineratu dute lokal horrek lizentzia duela eta ez duela obrarik behar: «Erabiltzeko prest dago, eta urrutiago bizi diren eta autoz mugitzen diren familiei sarbide erraza ematen die».

Uztailaren 2an aurrematrikula epea irekiko da, eta hilaren 10era arte egongo da zabalik. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da helbide honetara: [email protected]. Hala nahi duten familiek aurrez aurre egin dezakete aurrematrikulazioa, uztailaren 2an eta 3an, 603-26 15 28 zenbakira deituta txanda hartzeko. Azaldu dute errolda ziurtagiriaren kopia bat eta errenta aitorpenaren beste bat aurkeztu beharko dituztela, sistema publikoaren ahalik eta antzekoenak diren tarifak ezartzeko. Guraso taldearen arabera, udalak 371tik 112ra murriztuko ditu euskarazko lekuak 2020-2021eko ikasturtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.