Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko manifestazioa azaroaren 8ra aurreratu dute

Azaroaren 15ean zen hasiera batean, baina euskal selekzioaren eta Palestinakoaren arteko futbol partida ere egun berean delako aurreratu dute deialdia.

Erorien Monumentua bota dezatela eskatzeko agerraldia egin zuten zenbait elkarte memorialistak. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Erorien Monumentua bota dezatela eskatzeko agerraldia egin zuten zenbait elkarte memorialistak. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2025eko urriaren 4a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak manifestazio bat zuen deitua azaroaren 15erako, baina 8ra aurreratu du. Argudiatu dute 15ean euskal selekzioaren eta Palestinako selekzioaren arteko partida «historiko» bat jokatuko dela, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Uste dute bi ahotsak direla «beharrezko», eta hargatik aurreratu dute beren deialdia.

Plataformako kideek bi deialdietara joatera deitu dituzte herritarrak, «bi genozidio salatu nahi dituztelako biek: Israel Gazan egiten ari dena eta hemen frankismoak eta diktadurak egin zutena».

Manifestazioa Erorien Monumentutik abiatuko da, 18:00etan, eta Iruñeko udaletxearen aurrean amaituko da. Hain zuzen, udalean dago orain Erorien Monumentuari beste esanahi bat emateko proposamena, behin eraispena baztertuta, eta monumentua eraldatu ahal izan dadin Nafarroako Parlamentuak legea aldatuta. Lehiaketa publiko bat zabaldu du udalak, monumentua eraldatzeko proiektuak aurkez ditzaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.