GASTEIZ. Statkraft Norvegiako enpresak Aramaio (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean egin nahi duen parke eolikoak, Itsaraz izenekoak, zortzi haize errota izanen ditu, eta 60,4 megawatteko gaitasuna. Enpresak jakinarazi duenez, urtero 44.100 familia energiaz hornitzen ahalko ditu. Proiektuaren tramitazioa, beraz, aurrera doa: ingurumen inpaktuari buruzko txostena eta proiektua bera ikusgai daude.
Aurreikusten dute 2026a eta 2027a bitartean eraikiko dela. Ingurumenari eragin diezazkiokeen kalteetarako proposamenak jaso dituzte.
    
    
        
                    Itsaraz parke eolikoen proiektua, aurrera
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu