Urriaren 5ean izango da Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia, Elgoibarren. Horri begira, elkarlanean arituko dira BERRIA eta Kilometroak jaiaren ordezkariak, eta, horretarako, ituna sinatu dute gaur. «Hezkuntza euskaldunak hedabide euskaldunak behar ditu, eta bide horretan BERRIAk lankidetza akordioa berritu du Gipuzkoako Ikastolen Jaiarekin, Elgoibarko ikastolarekin, hain zuzen ere», nabarmendu du Irati Azkue BERRIAko marketin saileko langileak.
Ikusi gehiago
Horiek horrela, BERRIA Elgoibarren izango da urriaren 5ean: zozketa «handi bat» egingo du, eta hainbat opari banatuko ditu. Halaber, Asier Kidam magoa zuzenean arituko da BERRIAren gunean.
Lankidetza ez da egunera bakarrera mugatu: ikasturte hasieran, Mantangorri tailerra eman zuen BERRIAk Elgoibarko ikastolan, eta bertako familiek eskaintza berezia izango dute, akordioa tarteko.